SALTXITXA EGOSIA,
“Duintasuna berreskuratuz”

Saltxitxa

Aspaldi luze honetan, saltxitxek ez dute erreputazio oso ona. Nola jakin, ordea, zein diren kalitatezko saltxitxak?
Gehiengoek oso aporte nutrizional kaskarra dute: proteina gutxi eta gantz edo koipe asko, txerriaren atal biologiko eskasenak erabilita. Zorionez, gaur egun, saltxitxa onak maite dituzten jendearentzako esperantza txiki bat, argi izpi bat, bada. Betiko erara, saltxitxa osasungarriak egiten dituzten bakar batzuk geratzen garelako.

Dastaketa

Ikusmena: gure saltxitxak ikustean, antzematen lehendabiziko gauza formaren irregulartasuna eta eskuz lotuta daudela da. Honenbestez, saltxitxa guztiak desberdinak dira tamainaz.

Ukimena: ez ditugu kolagenoak erabiltzen solidifikatzeko. Haragia, gantza eta ura; besterik ez. Mortaledarekin gertatzen den emultsioa lortzen dugu. 

Usaimena: ez du usain arrarorik, usain garbia eta higienea transmititzen ditu sudurrean. 

Dastamena: Saltxitxa bakoitzak espezie desberdinak, identitate propiokoak ditu: perrexila, kominoa, limoia, Ibarrako piparra, Idiazabalgo gazta, jenjibrea, flor de maris, zilantroa, kardomomoa, tipula… 

Saltxitxaren duintasuna defendatzen dugu, inongo proteina gehigarririk gabe (propioak soilik), teknikoki zaila den emultsioa lortuz. 

*Alergenorik gabeko produktua. 

 

Back to top