ETXEKO FOIE GRAS
“Mikuita kutixi”

Foie gras

Mikuita frantseseko hitza da eta erdi-egosia esan nahi du. Foie gras hitzak, berriz, gibel betea. Gatza eta piparrarekin mazeratzen uzten da gibel osoa. Tratamendu termikoa jasotzen du 70-80 ºC artean. Berezko propietate eta nolakotasun organoleptikoak mantentzea lortzen dugu teknika honekin. Hala, gantz gutxiago galtzen dute eta modu honetan burutzen den pasteurizazioari esker bizia luzatzen zaio.

Dastaketa

Ikusmena: kolore argi dirdiratsua, arto kolorekoa.

Ukimena: kalitatezko foie grasa, konpaktua behar du izan. Ez da sekula zapaltze eta ez da gurina (mantekila) bezala zabaldu behar. 

Usaimena: mikuita egiteko erabiltzen ditugun espezie, gatz, azukre eta ardoek, berezkoa duen usaina potentziatzen laguntzen diote.

Dastamena: ogi ez oso txigortuaren gainean mikuit zatitxo lodia jarri eta hozka egin begiak itxita. Isiltasunarekin, kontzentratu dastamen horretan.

 

Back to top