TXERRI-BURUA,
“Egoste puntuaren sekretua”

TXERRI BURUA


Txarkutero bezala izena eman didan nire produktu kuttuna da txerri-burua. Harriak botako dizkidate, baina niri egia esatea gustatzen zait: ez da basurde burua, txerri burua da.

Dastaketa

Ikusmena: hartu xerra eta jarri argitara. Gordinki agertzen da produktua, mosaiko moduan. Txerriaren karrillerak, eta txerri muturrak egosten ditut, bakoitza bereiz, egoste puntua aurkitzeko. Gurea soilik txerrien burutik sortutako haragi eta muturrekin egindakoa da. Txerri mutur bakoitza banan-banan garbitzen dugu. Hor dago mimo punttua. Eskulanak asko garestitzen du produktua, baina desberdindu egiten du.

Ukimena: desegin egiten da eskuetan, gelatina gehigarriak erabili ordez, egosteko salda hori erabiltzen dugulako. Taktua oso ona da, eta ez, ohikoa den bloke sentsazioa. Ukimenak transmititzen du, hitz egin. Hotzarekin gorputz hori mantentzen da honenbestez, eta epeltasunarekin urtu. 

Usaimena: mosaiko hori usaintzen da, sudurrean barneratzen da txarkuteriako sinbolo hau.

Dastamena: zapore leherketa. Memorian dugun txerri-buruaren zapore homogeneo hori birrintzea da helburua, eta zapore berri honek zuen bizitzan arrastoa uztea. 

 

Back to top