froga

MORTADELA,
Emultsioaren xarma

MORTADELA

Betidanik txunditu naute, naturalki gertatzen diren erreakzio kimikoek, egosterakoan ageriago nabarmentzen direlarik. Txundigarriena, ordea, mortadela eta saltxitxetan gertatzen direnak dira. Bat egiten dute osagai guztiek: haragiaren proteinak, lipidoek eta urak. Flipatu egiten dut!

Dastaketa

Ikusmena: ikusten duguna xerra homogeneo bat da, osagai desberdinez lorturikoa. Tartean, sorpresa moduan, urdai edo haragi pusketa osoak agertzen dira. Marrazkien efektu hori bilatzen dugu, bi pasta bereiziz: fina eta lodia.

Ukimena:  Gure mortadelaren testura oso xamurra da, berak duen proteina soilik erabiltzen baitugu, ez baitu beste gehigarririk behar gure iritziz.  Ah! Eta inolako alergenorik gabekoa da.

Usaimena:  Nork ez ditu haurtzaroko mortadela bokataren oroitzapenak? Garai haietara bidaia izan nahi du gure bokatak, usain haiek gardentasun gehiagoz zuen oroitzapenetan iltzatzeko; betirako.

Dastamena:  zapore bizi eta sakonak ditu, piper beltza osoa, piper zuri xehetua, intxaur muskatua, baratxuria, kanela, alkarabe hazia eta … beste hainbat osagai naturalen zirimola.

 

Back to top