Dastaketa

  • Ikusmena: ikusten duguna xerra homogeneo bat da, osagai desberdinez lorturikoa. Tartean, sorpresa moduan, urdai edo haragi pusketa osoak agertzen dira. Marrazkien efektu hori bilatzen dugu, bi pasta bereiziz: fina eta lodia.
  • Ukimena:  Gure mortadelaren testura oso xamurra da, berak duen proteina soilik erabiltzen baitugu, ez baitu beste gehigarririk behar gure iritziz.  Ah! Eta inolako alergenorik gabekoa da. 
  • Usaimena:  Nork ez ditu haurtzaroko mortadela bokataren oroitzapenak? Garai haietara bidaia izan nahi du gure bokatak, usain haiek gardentasun gehiagoz zuen oroitzapenetan iltzatzeko; betirako. 
  • Dastamena:  zapore bizi eta sakonak ditu, piper beltza osoa, piper zuri xehetua, intxaur muskatua, baratxuria, kanela, alkarabe hazia eta … beste hainbat osagai naturalen zirimola. 
Back to top