"Plazer handiak, bekatu txikiak"
Xubero, autore txarkuteria
Xubero produktua
Sekretuak deszifratzen,
jatekoa sortzen dugu
Urdaiazpikoa egosiak, txerri-buruak, ukondoak, saltxitxak… egiten ditugu. Sormena da gure lana, produktuak dituzten sekretuak ateratzea, pieza bakoitza deszifratu eta bere onena ematea zuei, bere potentzialitate osoa zuen zentzumenetan islatuz. Honetarako, urte askotako lana dago, produktuak ezagutu egin behar dira, inoiz ez baitaude bi produktu berdin. Galdera asko egin eta erantzunak aurkitzen saiatu: “zergatik errepikatu errezeta beti bezala?, eta hau honela egiten badut?, hura nahasten badiot?”, zergatik, nola, orain zer… presente dauden galderak dira gure obradorean, kalitate gorena bilatuz; beti.

Xubero baloreak
Txarkuteria aldarrikatuz gure produktuekin
Sormena eta etengabe hobetzea bilatuz, txarkuteriaren ofizioa aldarrikatu nahi dugu, balioan jarriz arte hau. Soiltasuna dugu helburu, ahalik eta produktu naturalenak sortzea inguruko lehengaiekin.


